1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
669/2016 EBAZPENA, irailaren 27koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Iruñeko “Cardenal Larraona” Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak irekitzeko eta funtzionatzeko duen baimena aldatzen duena, egungo izen berariazkoa "Claret Larraona" izenarekin aldatzeagatik.
Aitor Camiruaga Mieza jaunak, Misiolari Klaretiarren Kongregazioa ordezkatuz, hori baita "Cardenal Larraona" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularra, egin duen eskaera ikusirik, egungo izen berariazkoa, "Cardenal Larraona" alegia, "Claret Larraona" izenarekin aldatzeko.
Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezarri zuen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuak 16. artikuluko a) letran ezarritakoari jarraikiz.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Iruñeko "Cardenal Larraona" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak (ikastetxearen kodea: 31004861) irekitzeko eta funtzionatzeko duen baimena aldatzen da, "Cardenal Larraona" berariazko izena "Claret Larraona" izenarekin aldatzeko. Aldaketak ebazpen hau ematen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
4. Ebazpen hau igortzea ikastetxearen titularrari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari.
Iruñean, 2016ko irailaren 27an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.
Iragarkiaren kodea: F1611024