197. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, Ogasuneko teknikarien lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendaren aurka.

Ogasuneko teknikari lanpostuak prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko prozeduran, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak apirilaren 4ko 720/2016 Ebazpenaren bitartez onetsitakoan (2016ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 4koa), gora jotzeko errekurtsoa jarri du Teresa Elizari Huarte andreak Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 1391/2016 Ebazpenaren kontra. Ebazpen horren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2016ko irailaren 29an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1611188