2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, Etxebizitzen tipologia eranskina. Hasierako onespena
Bertizaranako Udalak, 2016ko irailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranako Udal Planeko aldaketa xehakatua, “Etxebizitzen tipologia” eranskina gehituta.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, aldaketa hori jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, iragarkiak paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, edozein pertsona edo entitate interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan.
Bertizaranan, 2016ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L1611157