196. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Artzibarko Hiriberriko egiturazko aldaketa Udal Planean,
34. poligonoko 8. lurzatian. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2016ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa puntuala Artzibarko Udal Planeko egiturazko determinazioetan. 34. poligonoko 8. lurzatia. Artzibarko Hiriberrin, Rosa Leatxe Urrotzek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 70. artikuluan 79.2 artikuluari dagokionez aurreikusitakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Artzibarren, 2016ko irailaren 30ean.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1611182