196. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, Mikrobiologo lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udalean gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira. Oinarrien aldaketa

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2016ko urriaren 6an:

“Ikusirik espedientean dagoen txostena, honako hau ebatzi dut:

1. Aldatzea 2.1 d) oinarria, mikrobiologo lanpostuan prestakuntzarako zerbitzu berezien egoeran aritze aldera izangaien zerrenda osatzeko deialdikoa, bai eta 2.1 c) oinarria ere, aldi baterako kontrataziorako Mikrobiologo lanpostuan aritze aldera izangaien zerrenda osatzeko deialdikoa –Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2016ko irailaren 22ko ebazpen bidez onetsi eta 2016ko irailaren 28ko 188. NAOn argitaratu ziren–, bi-biak erredakzio honekin onetsita geratzen direlarik:

“Mikrobiologian, Biologian, Kimikan, Medikuntzan, Farmazian, Albaitaritzan, Ingurumen Zientzietan, Biokimikan edo Elikagaien Zientzia eta Teknologian Lizentziadun edo Gradudun titulua edukitzea, edo halakoak erdiesteko maneran egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, horien homologazio-egiaztagiria eduki beharko dute”.

2. Bi deialdietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe berri bat ematea, zeina hamar egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.”

Iruñean, 2016ko urriaren 6an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Iñigo Anaut Peña jauna.

Iragarkiaren kodea: L1611341