196. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 10a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Titulu judizialak betearazteko 116/2016 prozedura

Pilar Zapata Camacho andrea, Zaragozako Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Luis Ferrero Juárez jaunak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Techos y Aislamientos Aragón SL enpresaren aurka Lan arloko Epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 116/2016 prozeduran, kaudimengabezia-dekretua eman da 2016ko irailaren 22an, eta, horren kontra, errekurtso hau jar daiteke:

Ebazpen honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da ebazpena eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogileak ebazpenari egozten dion arau-haustea azalduz (LJLaren 188. artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langile edo onuradun izan ezean, 25 euroko gordailua egin behar da Grupo Santanderreko 4914-0000-64-011616 kontuan, kontzeptuaren eremuan “Errekurtsoa” eta, ondotik, “31-Lan arloa-Ebazpenen berrikuspena-Justizia Administrazioaren letradua” adierazita. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, “errekurtsoa” idatzi behar da aipatu kontu zenbakiaren ondoren, hutsune batez bereizita, eta jarraian “31-Lan arloa-Ebazpenen berrikuspena-Justizia Administrazioaren letradua”. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten badira, kontzeptu bakoitzeko diru-sarrera zehaztu beharko da, baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere, errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako eremuan, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Eta Techos y Aislamientos Aragón SLri legez jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, eta aditzera ematen zaio aipatu ebazpenaren eduki osoa eskura duela Epaitegi honen Idazkaritzan.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Iruñean, 2016ko irailaren 22an.–Justizia Administrazioaren letradua, Pilar Zapata Camacho.

Iragarkiaren kodea: J1611204