196. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketa, Tuterako Trafikoari buruzko ordenantza
orokorraren II. eranskinean. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2016ko maiatzaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen II. eranskinaren aldaketa, Trafikoari buruzko ordenantza orokorrean, “Bizilagunei agiriak emateko arauak. Baimena ematen dute alde berdean aparkatzeko erregulazio hori dagoen kaleetan, indarra duten egun eta orduetan” atalean, zonifikazioari eta bizilagunentzat erreserbatutako plazak seinaleztatzeari dagokionez, zehazki.

Aurreko erabakia 2016ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 16an, argitaratu ondotik, hogeita hamar eguneko jendaurreko epea iraganik, eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez gero, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluei zein Nafarroako Toki Araubidea eguneratzen duen urriaren 29ko 11/2004 Legeari jarraituz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da Tuterako Trafikoari buruzko ordenantza orokorraren II. eranskinaren testu osoa.

Tuteran, 2016ko irailaren 23an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

ALDATUTAKO ARAUDIA

“2. eremua
La Vida plazako aparkatzeko tokiak

Hurrengo kale edo plazetan erroldatuta dauden bizilagunei emanen zaizkie agiriak:

–Dombriz.–Magallón.–La Vida.–Benjamín de Tudela.–Pontarrón 2 eta 4–Portal 1etik 11ra eta 2tik 32ra.–Cunchillos.–Concarera.–Arbolancha.–Tornamiras.–Merced.–Horno de la Higuera.–La Higuera.–Verjas.–Hortelanos.–San Julián.–Arbollones.–Fuente del Obispo.–Plaza Judería.–Las Vueltas.–La Parra.–Miguel Servet.–Plaza San Francisco.–Cortes.–Huerto del Rey.–Santiago.–Plaza San Jaime.

3 eta 4. eremuak
“El Liceo” plazan aparkatzeko tokiak

Hurrengo kale edo plazetan erroldatuta dauden bizilagunei emanen zaizkie agiriak:

–Rúa.–Roso.–Juicio.–Cárcel Vieja.–Plaza Vieja.–Yehuda Ha Levi-San Antón.–Cubrimiento Mediavilla.–Caldereros.–Aldehuela.–Guerreros.–Plaza San Nicolás.–Pontarrón.–Santa Cruz.–Granados.–Yeseros.–Calahorra 1etik 19ra eta 2tik 10era.–San Salvador.–San Nicolás.–Serralta.–Mercado Viejo.–Chapinerías.–Plaza Mercadal 6tik 23ra.–Pelaires.–Herrerías.–Carnicerías.–Horno del Pasaje.–Leache.–Cortadores.–Fuente del Matadero.–Yanguas y Miranda.–Jorge Burgaleta.–El Pasaje.–Bóveda.–Carmen Alta.–Carmen Baja.–Albillo.–Gayarre 1 eta 2–Zurradores.–Mercadal 1etik 5era eta 24tik 25era.

6. eremua
Pamplona pasealekuko aparkatzeko tokiak

Hurrengo kale edo plazetan erroldatuta dauden bizilagunei emanen zaizkie agiriak:

–Plaza Fueros.–Paseo Pamplona.–Muro.–Carrera.–Av. Zaragoza, 1”.

Iragarkiaren kodea: L1611166