196. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Aurrekontuko 11/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2016ko irailaren 29an egindako bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko aurrekontu orokor eta bakar onetsian 11/2016 aldaketa egiteari buruzko espedientea, 12.824,30 euroko kreditu berezia baita 1 16210 7630000 “Edukiontziak lurperatzea” kontu-sailera, eta 1 870 “Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina” kontu-sailaren kargura finantzatuko baita.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2016ko aurrekontuan egin 11. aldaketa behin betikoa bilakatuko da, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2016ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1611186