2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Aldaketa 2016ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2016ko irailaren 29an egin osoko bilkura arruntean hasiera batean onetsi zuen, aho batez, aldaketa indarreko plantilla organikoan, kontu-hartzailearen lanpostuari dagokionez, 2004ko azaroaren 25eko eta 2006ko azaroaren 30eko osoko bilkuretan hartutako erabakiak betez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, eta haren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendabian, 2016ko irailaren 30ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1611184