2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Lur-ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioa
Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da lur-ondasunen gaineko 2016ko kontribuzioaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2016ko abenduaren 31n bukatuko dela.
Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez. Helbideratutako ordainagiriak 2016ko azaroaren 4an kargatuko dira kontuetan.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.
Leitza, 2016ko irailaren 30a.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.
Iragarkiaren kodea: L1611171