196. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Jarduera ekonomikoen gaineko 2016ko ekitaldiko zerga

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da jarduera ekonomikoen gaineko 2016ko ekitaldiko zergaren ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea 2016ko azaroaren 30ean bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banku-kontuetara transferentzia eginez. Helbideratutako ordainagiriak 2016ko urriaren 17an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Leitzan, 2016ko irailaren 30ean.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1611165