196. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Ordenantza fiskala, Eraikuntza, instalazio eta obren
gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena

Itzako Udalak, 2016ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen udal ordenantza fiskala (EIOZ).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Itzan, 2016ko irailaren 30ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1611158