196. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Ordenantza fiskalen aldaketa. Hasierako onespena

Etxalarko Udalak, 2016ko irailaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen ondoko ordenantzetan ezarritako tasa eta prezioen aldaketak:

–Udal lokalen, kultur etxearen eta igerilekuetako instalazioen erabilera arautzen duen ordenantza.

–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

–Herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

–Ur hornidura eta saneamendua arautzen dituen ordenantza.

–Herriko jabari publikoko lurzoruaren, hegalkinaren eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza fiskalen aldaketak behin betikoz onetsita geldituko dira eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Etxalarren, 2016ko irailaren 30ean.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1611190