196. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako San Isidro karrikako 1eko eraikinaren
xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko irailaren 29an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana udalerri honetako 1. poligonoko 30. lurzatirako (San Isidro karrika, 1). San Isidro karrikako 1. zenbakiko jabeen elkarteak eskatu du eta Yosune Iso Soto arkitektoak prestatu, 2016ko irailean. Xedea da oztopo arkitektonikoak osoki kentzea eta igogailua paratzea, eta horretarako etxesailaren barreneko patioaren zati bat okupatzea, katastroko lurzatiaren beraren barnean; horrek ekarriko du, batetik, egungo bolumena handitzea eta, bertzetik, patio horretako egungo fatxadaren lerrokadura aldatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Burlatan, 2016ko irailaren 30ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1611169