196. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Borondatezko birzatiketa proiektua, S-001 sektorea
garatzen duena. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2016ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bertizaranako Udal Planeko borondatezko birzatiketa proiektua, Legasako S-001 sektorea garatzeko, Bostargi SLk sustaturik.

Katastroko lurzati ukituak: 103, 104, 110, 111, 112, 113, 118, 120, 121, 122, 123, 124, 427, 448, 450 eta 451.a , denak 4. poligonokoak eta Legasako herriko bideak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 151 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Bertizaranan, 2016ko irailaren 30ean.–Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1611159