2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABAIGAR
Udalaren lur baten kalifikazio juridikoaren aldaketa,
soberako lurzatiaren kalifikazioa emateko
Abaigarko Udalak, 2016ko irailaren 22an egin osoko bilkura arruntean, legezko gehiengoa zuela, honako erabaki hau hartu zuen:
“Lehenbizikoa.–48,10 metro karratuko puska baten kalifikazio juridikoa aldatzea, Abaigarko hirilurreko ondasunen katastroko 1. poligonoko 387. lurzatikoa, Abaigarko Udalaren ondareko ondasun izatetik soberako lurzatia izatera pasatuz, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 10, 11 eta 12. artikuluetan ezarritako tramiteak egin ondoren.
Bigarrena.–1. poligonoko 387. lurzatiko 48,10 metro karratuko puskaren kalifikazio juridikoaren aldaketa egokia eta legezkoa dela frogatzeko oinarria da oso txikia eta irregularra dela eta, daukan kokapena edukita, ezin zaiola eman erabilera egokirik.
Hirugarrena.–Kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea behin betiko onetsi beharko du osoko bilkurak, jendaurrean hilabetez eduki ondotik, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuta.”
Abaigarren, 2016ko irailaren 29an.–Alkatea, José Luis Gómez Sarasua.
Iragarkiaren kodea: L1611043