1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
372/2016 EBAZPENA, irailaren 9koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, apirilaren 14ko 110/2016 Ebazpena aldatzen duena. Horren bidez arautu zen jardunean ari diren langileei zuzendutako Lanbide Heziketaren eskaintza 2016-2017 ikasturterako, Lanbide Heziketako tituluak lortzen laguntzeko.
Hezkuntzako zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 110/2016 Ebazpenaren bidez, jardunean ari diren langileei zuzendutako Lanbide Heziketaren eskaintza arautu zen 2016-2017 ikasturterako, Lanbide Heziketako tituluak lortzen laguntzeko. Epe bakar bat ezarri zen inskripzioa eta matrikula egiteko.
Inskripzioa eta matrikula egiteko epea bukatuta, ikaspostu batzuk bete gabe gelditu dira ebazpen horretan eskainitako zenbat ziklo eta ikastetxetan. Hortaz, bidezkoa da epe berezi bat ezartzea haietan izena emateko.
Horrenbestez, Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren aldeko txostena ikusirik, ebazpen honetan aipatutako prestakuntza eskaintzetan inskribatu eta matrikulatzeko epe berezia ezartzeari buruzkoa.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Epe berezi bat ezartzea 2016-2017 ikasturterako inskripzioa eta matrikula egiteko jarduneko langileei zuzendutako Lanbide Heziketaren eskaintzan (ondotik zehazten da). Hezkuntzako zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 110/2016 Ebazpenean ezarritako onarpen prozedura aplikatuko da:
–Mendekotasun egoeran daudenei arreta emateko erdi mailako heziketa zikloa, Tafallako IBPn.
–Izena emateko epe berezia: 2016ko urriaren 10ean eta 11n.
–Matrikula egiteko epe berezia: 2016ko urriaren 13an eta 14an.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Argibide eta Agiri Bulegoari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Eskolatze Bulegoari eta ukitutako ikastetxeei.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2016ko irailaren 9an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
Iragarkiaren kodea: F1610682