1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak otsailaren 27an emandako 11/2018 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi dira Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan inskribaturik dauden gazte elkarteei eta Nafarroako gazteen beste entitate batzuei gazteriaren arloko programetarako eta material informatikoa erosteko diru-laguntzak emateko 2018ko deialdiaren oinarriak.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honen “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean kontsulta daiteke, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere: DDBN kodea (identifikazioa): 388712.
Iruñean, 2018ko otsailaren 26an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.
Iragarkiaren kodea: F1803379