194. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 473/2016 prozedura

Raquel Cervero Pinilla andrea, Zaragozako Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, David Gargallo Soriano jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Techos y Aislamientos Aragón SLren aurka bideratu den 473/2016 prozedura arruntaren barnean, LJLaren 59. artikuluak xedatzen duena betez erabaki da Techos y Aislamientos Aragón SLri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2017ko maiatzaren 9ko 10:45ean ager dadin Expo Zaragoza esparruan (José Atarés etorbidea, Vidal de Canellas eraikina, 33. judizio-aretoan), adiskidetze-ekitaldia egiteko, eta, beharrezkoa bada, judizioa. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta, bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta Techos y Aislamientos Aragón SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Iruñean, 2016ko irailaren 13an.–Justizia Administrazioaren letradua, Raquel Cervero Pinilla.

Iragarkiaren kodea: J1610862