194. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LAS PALMAS KANARIA HANDIKOKO LAN ARLOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 384/2015 prozedura

Margarita Garcés Martín andrea, Las Palmas Kanaria Handikoko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Florentina Sánchez Báez andreak eskaturik, epaitegi honetan 384/2015 prozedura tramitatzen ari da Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Unión Promotora Canaria SAren konkurtso-administrazioaren, Farclose SLren, Aplicaciones Técnicas de Europa SLren eta Mutua Asepeyoren aurka, eta horretan 273/2016 epaia eman da. Epai horren kontra erregutze-errekurtsoa jar daiteke, bost eguneko epean.

Eta Aplicaciones Técnicas de Europa SLri legez jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Orobat, jakinarazten zaio ebazpenak osorik eskura dituela epaitegi honetako Idazkaritzan eta, hurrengo komunikazioak egiteko, ebazpenaren kopia jarriko dela bulego judizialean.

Las Palmas Kanaria Handikoan, 2016ko irailaren 7an.–Justizia Administrazioaren letradua, Margarita Garcés Martín.

Iragarkiaren kodea: J1610749