4. PROZEDURA JUDIZIALAK
GIJONGO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. 34/2016 prozedura arrunta
Olga Peña García andrea, Gijongo Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratu den 34/2016 prozedura arruntean, honako ebazpen hauek eman dira, ondotik adierazten diren datuak dituztenak; interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko, eta adierazten den errekurtsoa jartzen ahal da haren kontra.
Ebazpenak: 2016ko martxoaren 11ko zitazio-zedula, dekretua eta probidentzia.
Berraztertzeko errekurtsoa jartzeko epea: 3 egunekoa.
Zitazioaren eta jakinarazpenaren xedeko pertsona: Seguridad Empresarial Navarra SL.
Adiskidetze-ekitaldiaren eta/edo judizioaren eguna: 2016ko abenduaren 13an, 09:59an eta 11:05ean, hurrenez hurren.
Eta Seguridad Empresarial Navarra SLri legezko zitazioa eta jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Asturiasko Printzerriko Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak edo epaienak, edo prozesuari amaiera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.
Gijonen, 2016ko irailaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, Olga Peña García.
Iragarkiaren kodea: J1610863