4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 318/2016 prozedura
María Fernanda López de Dicastillo Sáinz de Murieta andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) Justizia Administrazioaren letradua. Honen bidez.
Aditzera ematen dut: neurriak aldatzearen gaineko adostu gabeko 318/2016 prozeduraren familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Joaquim Monteiro de Lima jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradore bidez eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta Joaquim Monteiro de Lima jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2016ko irailaren 21ean.–Justizia Administrazioaren letradua, María Fernanda López de Dicastillo Sáinz de Murieta.
Iragarkiaren kodea: J1610852