194. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 6a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-714

Izarbeibarko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Izarbeibarko Mankomunitatea.

Xedea: Jaizko saneamendu obretarako baimena ematea, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ibilgua: Zugarretako erreka (Salado ibaia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Jaitz (Nafarroa).

Jaizko udalerriko 1. poligonoko 142. lurzatian araztegi bat eta haren elementu osagarriak eraikitzeko proiektua da, jaizko hondakin uren tratamendurako; uren bolumena 8.395 m³-koa da urtean, gehienez ere. Urak dekantazioan, ohe biologikoan eta bigarren dekantazioan araztu ondoren, isurketa Zugarretako errekara aterako da, Salado ibaiaren arroan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko irailaren 13an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1610933