194. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Jendaurrean paratzea Larraintzarren, Arraitz-Orkinen, Alkotzen
eta Etulainen hornidura sarerako obra osagarriak

Ultzamako, Anueko eta Odietako Udalen Ultzanueta Zerbitzu Mankomunitateko kideen batzarrak, 2016ko martxoaren 31ko bilkura berezian eta Mankomunitateko Batzarreko kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, hartu zuen, besteak beste, ondoko

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Onestea “Larraintzarren, Arraitz-Orkinen, Alkotzen eta Etulainen hornidura sarerako obra osagarriak” izenekoak. Obrak LKS Ingenieros S.Coop enpresak egindako proiektu teknikoan zehaztuta gelditu dira.

Bigarrena.–Hasiera batean onestea “Larraintzarren, Arraitz-Orkinen, Alkotzen eta Etulainen hornidura sarerako obra osagarriak” lanek ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda, eta desjabetze espedientea abiaraztea.

Hirugarrena.–Delako proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra aitortzea eta deklaratzea, onespenari loturik baitaude.

Laugarrena.–Ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, erabaki honen eranskinean ageri dena, jendaurrean paratzea 15 egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak egin eta zerrendan argitaratutako okerrak zuzentzeko behar diren datuak ekar ditzaten, idatziz; horretarako, Ultzamako, Anueko eta Odietako udal bulegoetan eskura izanen dute dokumentazio teknikoa (LKS Ingenieros S.Coop enpresak egindako proiektu teknikoa).

Bosgarrena.–Erabaki hau eta aipatu eranskina, bertan jaso baita ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko egunkari batean eta Mankomunitatearen eta Ultzamako, Anueko eta Odietako Udalen iragarki oholean argitaratzea.”

Erabaki honi “Proiektuak eta obrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda” taula erantsia gehitu zaio, Excel formatuan.

Larraintzarren (Ultzama), 2016ko martxoaren 31n.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

UKIPENEN TAULA

Hornidurako obra osagarriek ukitutako ondasun eta eskubideak. Ultzanuetako Mankomunitatea, 2016

UDAL.

KOD.
ESP.

KONTZEJUA

JABEAK / MAIZTERRAK

LURZ.
POL.

ZORTASUNEKO AZALERA

ZORTASUNAREN PREZIOA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOAREN AZALERA

ALDI BATERAKO OKUPAZIOAREN PREZIOA

PRESAKO OKUPAZIOAREN AZALERA

PRESAKO OKUPAZIOAREN PREZIOA

KUTXETA KOP.

KUTXETEN PREZIOA

Ultzama

LA-01

Larraintzar

Larraintzarko Kontzejuaren herrilurrak

486.41 m²

4,13 euro/m²

1.847,25 m²

0,05 euro/m²

1.847.25 m²

0,25 euro/m²

1

180 euro

Ultzama

AR-2

Arraitz-Orkin

Eusebia Aristegui Iragui / Dionisio Redín Aríztegui

107-9

230.42 m²

4,13 euro/m²

2.453,96 m²

0,05 euro/m²

2.453.96 m²

0,25 euro/m²

0

180 euro

Ultzama

AR-6

Arraitz-Orkin

Eusebia Aristegui Iragui / Dionisio Redín Aríztegui

66-9

190.5 m²

4,13 euro/m²

2.093,88 m²

0,05 euro/m²

2.093.88 m²

0,25 euro/m²

0

180 euro

Ultzama

AR-1

Arraitz-Orkin

Dionisio Redín Aríztegui

109-9

0

4,13 euro/m²

1.836,18 m²

0,05 euro/m²

1.836.18 m²

0,25 euro/m²

0

180 euro

L1610988

Iragarkiaren kodea: L1610988