56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2. poligonoko 576. lurzatiko xehetasun-azterketa
(Erriberriko Merindadea kalea, 13-15-17).
Hasierako onespena

Alkatetzaren otsailaren 26ko 16/2018 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da xehetasun-azterketa 2. poligonoko 576. lurzatian, Garinoaingo Erriberriko Merindadea kaleko 13-15-17 zenbakietan, lurzatiaren eraikuntza-bolumena berrantolatzeko, beheko solairua iparraldeko mugatik metro bat mugi dadin, indarreko planeamenduan zehazten den gehieneko okupazioko eremutik aldenduz, aldentzeko baimentzen den 2 metroko tartea barne, lurzatiaren aprobetxamendua handitzea proposatu gabe. Amaia Intxusta Irisarri eta Asier Ormazal Ezcurra dira sustatzaileak, eta Juan Ignacio Urquía Lus arkitektoak idatzi zuen proiektua (ez ikus-onetsia) 2018ko urtarrilaren 19an. Espediente zenbakia: ED-2018-1.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Foru Legearen 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoa betez, espedientea jendaurrean egongo da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Osoko Bilkurari igorriko zaio behin betiko onespena eman diezaion, bidezko bada hori egitea.

Garinoainen, 2018ko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1803066