194. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Herrilurrak okupatzeko baimena

Valtierrako Udalak, 2016ko irailaren 26an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 120 metro karraturen okupazioa, Valtierrako 9. poligonoko 306. lurzatian, telefonia mugikor automatikoko oinarrizko estazio bat jartzeko, Orange Espagne SAUren alde.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da, hamabost egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Valtierran, 2016ko irailaren 28an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1611068