2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egongo dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Nafarroako Erriberagoieneko HHSren Mankomunitatea. Jarduera: garbigunea Faltzesen. Tokia: Faltzesko 1. poligonoa, 424. lurzatia, A azpilurzatia (27x27 = 729 m²).
Faltzesen, 2018ko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1803402