194. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hirilurraren gaineko kontribuzioa. 2016ko bigarren seihilekoa

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko irailaren 23an egin bilkuran onetsi ziren hirilurraren gaineko kontribuzioaren 2016ko likidazioaren bigarren zatiari dagozkion kuotak. Borondatezko diru-bilketarako aldia 2016ko irailaren 26tik azaroaren 4ra izanen da, biak barne.

Ordainketak Udalaren Diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bertzenaz, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean. Ordainagiri helbideratuak kobratzera ekarriko dira borondatezko epearen azken egunean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutze interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Likidazio horren kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketa egiteko azken egunaren biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2016ko irailaren 26an.–Ogasuneko eta Katastroko zinegotzia, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1610996