56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko

2018ko apirilaren 9an ezkontza zibila eginen da Esprontzedako udal-mugartean. Ezkontza hori Esprontzedako Udaleko zinegotzi Lizhet Jhoana Cerpa Paredesek eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau argitaratzen da:

Esprontzedako Udaleko alkate udalburuak, 2018ko otsailaren 26ko 04/2018 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Udaletxe honetan 2018ko apirilaren 9an ezkontza zibila egiteko eskumena Esprontzedako Udaleko zinegotzi Lizhet Jhoana Cerpa Paredesen esku uztea.

2. Zinegotzi horri jakinaraztea eskudantziak bere esku utzi direla. Eskuordetzeak ebazpen honen dataren biharamunetik izanen du indarra, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluak aurreikusten dituen baldintzetan.

3. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari hurrengo bilkuran, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Esprontzedan, 2018ko otsailaren 26an.–Alkatea, Ángel María Fernández Azpilicueta.

Iragarkiaren kodea: L1803065