2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
Taxi lizentzia baterako deialdia
Azkoiengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2016ko irailaren 21ean egin bilkuran, erabaki du onestea herrian hutsik dagoen taxi lizentzia bat esleitzeko deialdia.
Eskaintzak aurkezteko epea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egunera bukatuko da, eta azken eguna larunbata, baliogabea edo udal bulegoei dagokienez lanegun ez dena baldin bada, orduan hurrengo lehen lanegunean izanen da, hura balioduna bada.
Klausula administratiboen agiria Udal Idazkaritzan dago interesa duen pertsona zein enpresa ororentzat.
Argitaratzeko agindu da.
Azkoienen, 2016ko irailaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
Iragarkiaren kodea: L1611011