2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruñeko Udal Planeko ARZ-20 banaketa eremuko ZN-2 eta ZN-3 banaketa eremuari (Belosobeiti) dagokion exekuzio unitatearen behin betiko likidazioa
Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2016ko irailaren 20an, erabaki hau hartu zuen:
JOB 20-SEP-16 (3/UV).
“Espedienteko agiriak ikusirik, eta Gerentziako legelariaren 2016ko irailaren 2ko txostenarekin bat,
ERABAKI ZUEN:
1. Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko ARZ-20 banaketa eremuko ZN-2 eta ZN-3 banaketa eremuari (Belosobeiti) dagokion exekuzio unitatearen behin betiko likidazio kontua, guztira 1.780.905,34 euro egiten duena; ezertan galarazi gabe jabeek urbanizazioa bermatzen duen abala itzultzeko behar diren jarduketak egiteko daukaten betebeharra.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea 20 egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta erabakia ukitu guztiei jakinaraztea, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.”
Iruñean, 2016ko irailaren 27an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1611000