194. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

UE 6 urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzak abuztuaren 29an eman 18/2016 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Orisoiango Udaleko UE 6 unitatea urbanizatzeko proiektua, Miren Usoa García Magriñak eta Joseba Andoni Echeverría Larrañagak sustatuta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean den abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Udalaren bulegoetan, interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Orisoainen, 2016ko irailaren 29an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

Iragarkiaren kodea: L1611047