2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
2. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan egin 2/2016 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2016ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2/2016 aldaketa. Gastuen aurrekontua: Kreditu bereziak: 1532.60900 kontu-saila, “Oinezkoen ibilbidea Las Viñas urbanizazioan” 15.000,00 euro. 1510.60000 kontu-saila, “Orubea erostea 1. poligonoko 120. lurzatian, Mañerun” 6.618,30 euro. 1533.21000 kontu-saila, “Bide publikoen kontserbazioa eta mantentze-lanak” 8.000,00 euro. 4540.61900 kontu-saila, “Santa Barbarako bidea konpontzea” 7.000,00 euro.
Planteatzen diren kreditu berezien zenbatekoa guztira 36.618,30 euro da, eta honela finantzatuko da: “Karrikak zolatzea” 1.1532.61900 kontu-saila murriztea 10.500,00 euro, eta haren zenbatekoa 28.422,38 euro izatea. Diruzaintzako gerakina aurreko urteko gastuetarako, zenbatekoa 18.118,30 euro. Diruzaintzako gerakina aurreko urteko gastu orokorretarako, zenbatekoa 8.000,00 euro.
Mañerun, 2016ko irailaren 29an.–Alkate udalburua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.
Iragarkiaren kodea: L1611037