56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasiera batean eta aho batez onetsi zen 2018ko plantilla organikoa 2017ko abenduaren 21eko osoko bilkuran, eta 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin bat. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, bidezkoa da hura behin betiko onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Hona hemen:

2018KO PLANTILLA ORGANIKOA

Funtzionarioak

–Idazkaria: Fermín Ezkieta Yaben. Maila: A. Galipentzuko Udalarekin partekatua. Egoera: eszedentzian (2017ko uztailaren 1etik).

–Administrari-ofiziala: Natividad Ayesa Rodrigo. Jardunean. Lanean hasi zen eguna: 1983-01-09. Maila: C. Gradua: 6 (2017-05-01etik aitzina). Hitzarmeneko osagarria: %20,52. Lanpostuko osagarria: %23. Zerbitzu eginkizunetan Kaseda eta Galipentzuko Udalen Batasunean.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua: Rafael Compains Carmona. Jardunean. Lanean hasi zen eguna: 1997-04-03. Maila: D. Gradua: 4 (2017-01-03tik aitzina). Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Hitzarmeneko osagarria: %20,35. Lanpostuko osagarria: %21.

Lan-kontratudun finkoak

–Obretako eta zerbitzu anitzetako ofiziala: Francisco Labiano Sola. Jardunean. Lanean hasi zen eguna: 2002-10-20. Maila: C. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Hitzarmeneko osagarria: %20,52. Lanpostuko osagarria: %25.

–Administrari laguntzailea, lanaldi partzialekoa (25 ordu): Teresa Ibáñez San Miguel. Jardunean. Lanean hasi zen eguna: 2012-01-01. Maila: D. Hitzarmeneko osagarria: %20,35. Lanpostuko osagarria: %30.

Bitarteko langileak

–Idazkaria: María Ramírez de Arellano Alemán. Maila: A. Galipentzuko Udalarekin partekatua. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %25.

Kasedan, 2018ko martxoaren 7an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1803298