194. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Ordenantzak, Larragako udal hilerria eta hura erabiltzeko
eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituztenak Hasiera bateko onespena

Larragako Udalak, 2016ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea Larragako udal hilerria arautzen duen ordenantza.

2. Hasiera batean onestea Larragako udal hilerria erabiltzeko eta hartan hileta zerbitzuak egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta, nahi badute, egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

Larragan, 2016ko irailaren 28an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1611009