1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
328E/2016 FORU AGINDUA, abuztuaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, maiatzaren 30eko 199E/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordearen helburuak eta erantzukizunak ezarri ziren.
2016ko uztailaren 7an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Osasuneko kontseilariak maiatzaren 30ean eman 199E/2016 Foru Agindua, Nafarroako 2014-2020 Osasun Planaren Koordinazio Batzordearen helburuak eta erantzukizunak ezarri zituena.
199E/2016 Foru Agindu horren lehenbiziko ataleko a) letrak biltzen du zein den Osasun Planaren Koordinazio Batzordearen egitura. Osasun arloko kudeaketaren zenbait arduradunek osatzen dute, besteak beste, Osasun Planaren Koordinazio Batzordea.
Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak proposatu du a) letra aldatzea Planaren Koordinazio Batzordearen helburuak eta erantzukizunak ezartzeko Osasuneko kontseilariak maiatzaren 30ean emaniko 199E/2016 Foru Aginduaren lehenbiziko atalean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntza Integraturako zuzendariordea izan dadin Osasun Planaren Koordinazio Batzordeko kide, osasun arloko kudeaketaren arduraduna den aldetik.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena.–a) letra aldatzea Planaren Koordinazio Batzordearen helburuak eta erantzukizunak ezartzeko Osasuneko kontseilariak maiatzaren 30ean emaniko 199E/2016 Foru Aginduaren lehenbiziko atalean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntza Integraturako zuzendariordea izan dadin Osasun Planaren Koordinazio Batzordeko kide, osasun arloko kudeaketaren arduraduna den aldetik.
Bigarrena.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2016ko abuztuaren 16an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.
Iragarkiaren kodea: F1610687