194. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Imozko Udalak, 2016ko irailaren 28an egin bilkuran, behin betiko onetsi zuen 2016ko plantilla organikoa.

Imozko plantilla organikoaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da plantilla organikoaren behin betiko onespena. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenetan ezarritakoa bete dadin.

2016KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuaren izena: Administraria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: Funtzionarioa. Maila edo taldea: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostua: %30,94. Mailako osagarria: %12. Hizkuntza eskakizuna: C1.

Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetako peoia. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: Behin-b. lan-kontr. Maila edo taldea: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostua: %13,74. Mailako osagarria: %15. Hizkuntza eskakizuna: B1 idatzia eta B2 mintzatua.

FUNTZIONARIOEN IZENEN ZERRENDA

Administrazio araubideko kontratudunak:

Sara Quesada Díaz. Administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %30,94 Antzinatasuna: 2009ko martxoaren 3tik aurrera.

Aldi baterako lan-kontratudunak:

Javier Sarasa Erice. Zerbitzu anitzetako peoia. Maila: E. Lanaldia: %73,70. Mailako osagarria: %15. Lanpostuko osagarria: %13,74. Antzinatasuna: 2012ko ekainaren 4tik.

Imotzen, 2016ko irailaren 29an.–Alkatea, Jose Ángel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1611065