2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EZKABARTE
Finken normalizazio proiektua. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, Alkatetzaren irailaren 29ko 152/2016 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen finkak normalizatzeko proiektua, Soraurengo (Ezkabarte) 14. poligonoko 145, 146 eta 352. lurzatien artean.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 154. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Ezkabarten, 2016ko irailaren 29an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.
Iragarkiaren kodea: L1611078