194. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Dorraoko 13. poligonoko 10 eta 11 lurzatia birzatitzeko proiektua Hasierako onespena

Ergoienako Udalak, Alkatetzaren ekainaren 28ko 38/2016 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi du, Ergoienako udalerri honetan, Dorraoko 13. poligonoko 10 eta 11 lurzatia birzatitzeko proiektua, Inox Naparra S.A enpresak sustatua eta borondatezko birzatiketaren sistema erabiliz gauzatzekoa, Etxarri Aranazgo Udalearen aldeko txostenarekin.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan 76. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraituz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ebazpen horretan espresuki adierazten da ezen, inork alegaziorik aurkezten ez badu, proiektuaren onespena behin betikoa bilakatuko dela, 168. artikuluko c) atalean aurreikusitakoarekin bat.

Ergoienaren, 2016ko irailaren 29an.–Alkatea, Joseba Imaz Berastegui.

Iragarkiaren kodea: L1610993