194. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KASEDA

Aldaketa Udal Planean, industriarako lurzorua handitzeko Hasierako onespena

Kasedako Udalak, 2016ko irailaren 29an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko aldaketa puntuala industriarako hiri lurzorua handitzeko, egiturazko determinazio xehakatuen aldaketa eginez, 12. eremuan, egun Viscofan lantegiari atxikia, Manuel Mugueta Gutiérrez arkitektoaren 2016ko iraileko proiektu teknikoarekin bat. Aldaketak dakar gaur eguneko Hirigintzako Udal Planeko 7. poligonoko 33. eta 34. lurzatien birkalifikazioa.

35/2002 Foru Legearen 78.2 artikuluaren eta ondokoen indarrez, espedientea, Udal Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hilabete bateko epean, azter dadin eta, behar bada, hirigintzari eta ingurumenari buruzko bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Kasedan, 2016ko irailaren 29an.–Alkatea, Jesús Esparza Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1611133