2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANARATXE
2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Indarra duten xedapenak betez, Idazkaritzan egonen da jendaurrean funtzionarioen eta lan-kontratudunen 2016ko plantilla organikoa, Udalak 2015eko azaroaren 24an egin osoko bilkuran onetsia. Hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Aranaratxen, 2016ko irailaren 16an.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.
Iragarkiaren kodea: L1611006