56. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Hiri-jarduketarako Plan Berezia 5. poligonoko 971., 972.
eta 973. lurzatietan. Hasierako onespena

Herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluaren arabera, Arantzako Udalak, 2018ko otsailaren 5eko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi du Hiri-jarduketarako Plan Berezia, Arantzako Udal Katastroko 5. poligonoko 971., 972. eta 973. lurzatietan (Jose Miguel Errandonea Ordoqui jaunak sustatua), eta xedatu da jendaurrean edukitzea hilabeteko epean. Epe horretan interesdunek hirigintza espedientea kontsultatu ahalko dute eta, kasu bada, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu.

Argitara ematen da, aipatu Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan.

Arantzan, 2018ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Mentxu Peña Lizarazu.

Iragarkiaren kodea: L1802303