2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANARATXE
2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Aranaratxeko Udalak, 2014ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aranaratxeko Udalaren 2015eko plantilla organikoa; erabakia 2015eko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 16an.
Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da.
Hona hemen laburpena:
Funtzionarioak: Eulateko, Larragoako eta Aranaratxeko Udalen Batasuneko idazkaria; A maila; %48,72 lanpostuko osagarria; %10 lanaldiaren luzapeneko osagarria; betetzeko modua: lehiaketa-oposizioa; egoera administratiboa: hutsik.
Lan-kontratudunak: Adm. laguntzailea. Eulateko, Larragoako eta Aranaratxeko Udalen Batasuneko idazkaria; D maila; %10 lanpostuko osagarria; betetzeko modua: lehiaketa-oposizioa; egoera administratiboa: hutsik.
Langileen izenen zerrenda: Sara Lana Cambra; bitarteko funtzionario; idazkaria; Yoana Pérez García; adm. laguntzailea; administrazio-kontratuduna.
Aranaratxen, 2016ko irailaren 16an.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.
Iragarkiaren kodea: L1611003