1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
437/2016 EBAZPENA, irailaren 20koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako udalek ondasun eta eskubideen udal inbentarioa egiteko eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario bereizia prestatzeko diru-laguntzen deialdia ebazten duena.
Toki Administrazioko zuzendari nagusiak martxoaren 11ko 59/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako udalek ondasun eta eskubideen udal inbentarioa egiteko eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario bereizia prestatzeko diru-laguntzen deialdia onetsi zen. Deialdiaren 2., 3., eta 6. oinarrietan deialdira aurkezteko bete beharreko baldintzak ezarri ziren, bai eta proposamenak baloratzean kontuan hartu beharreko elementuak.
Ondasun eta eskubideen udal inbentarioa egiteko eta udalaren lurzoru ondarearen inbentario bereizia prestatzeko diru-laguntzak jasotzeko entitateek egin dituzten eskaerak ikusirik, kasuan kasuko administrazio espedienteak azterturik, eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Aurrekontu eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalaren proposamena jasotzen duen txostena kontuan harturik.
Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak zuzendaritza nagusi honetan duen kontu-hartzailetza delegatuak horretarako adostasuna eman du.
Horrenbestez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. I. eranskineko zerrendan ageri diren udalerrietako udalei aipatutako diru-laguntzak ematea, eta 45.700,08 euroko gastua xedatzea horiek finantzatzeko, Nafarroako Gobernuaren 2016ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko “Toki entitateen udal ondasunen inbentarioak” izeneko 780001-78200-7609-922400 kontu-sailaren kargura. Eranskinean, udalak deialdiaren 6. oinarriko irizpideei jarraikiz emandako puntuazioaren arabera ordenatuta daude, handienetik txikienera.
2. Deialdian baimendutako zenbatekoaren (50.000 euro) eta aurreko puntuan onetsitako zenbatekoaren (45.700,08 euro) arteko aldearen saldoa hau da, 4.299.92 euro, deialdiko aske utzi eta Nafarroako Gobernuaren 2016ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko “Toki entitateen udal ondasunen inbentarioak” izeneko 780001-78200-7609-922400 kontu-sailean dagoen kopuru erabilgarriari gehitzea.
3. II. eranskinean aipatzen diren udalerrietako udalek diru-laguntzak jasotzeko aurkeztutako eskaerak ezestea eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean argitaratu eta entitate interesdun guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea bidezko dela haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
5. Ebazpen hau igortzea Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera (kontabilitate zentroa), eta zuzendaritza nagusi horretako Aurrekontu eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2016ko irailaren 20an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.
I. ERANSKINA Onuradun entitateak |
ESP. | ENTITATEA | IFZ | PUNTUAK | DIRUZ LAGUNDU DAITEKEEN ZENBATEKOA | EMANDAKO DIRU-LAGUNTZA |
32/2016 | Eguesibar | P3108500D | 90,00 | 7.260,00 euro | 3.630,00 euro |
4/2016 | Zizur Nagusia | P3190700I | 87,99 | 7.260,00 euro | 3.630,00 euro |
17/2016 | Antsoain | P3132500D | 87,84 | 7.260,00 euro | 3.630,00 euro |
13/2016 | Burlata | P3126600J | 87,62 | 7.260,00 euro | 3.630,00 euro |
37/2016 | Atarrabia | P3125800G | 86,75 | 7.240,23 euro | 3.620,11 euro |
10/2016 | Zizur | P3107500E | 43,75 | 7.260,00 euro | 3.630,00 euro |
19/2016 | Etxarri Aranatz | P3108300I | 42,89 | 7.240,22 euro | 3.620,11 euro |
14/2016 | Mendigorria | P3116700J | 42,88 | 4.840,00 euro | 2.420,00 euro |
25/2016 | Esteribar | P3109700I | 42,28 | 2.897,95 euro | 1.448,98 euro |
20/2016 | Basaburua | P3104900J | 42,21 | 2.649,90 euro | 1.324,95 euro |
11/2016 | Altsasu | P3101000B | 42,14 | 7.260,00 euro | 3.630,00 euro |
3/2016 | San Adrián | P3121500G | 41,71 | 7.260,00 euro | 3.630,00 euro |
35/2016 | Noain (Elortzibar) | P3108700J | 41,47 | 7.260,00 euro | 3.630,00 euro |
28/2016 | Zangoza | P3121600E | 41,41 | 6.050,00 euro | 3.025,00 euro |
16/2016 | Murillo el Cuende | P3117800G | 41,24 | 2.401,85 euro | 1.200,93 euro |
GUZTIRA | 45.700,08 euro |
II. ERANSKINA
Baztertutako entitateak
ESP. | ENTITATEA | PUNTUAK | BAZTERTZEKO ARRAZOIA |
27/2016 | Tafalla | 85,66 | Uko egitea |
41/2016 | Tutera | 85,24 | Uko egitea |
5/2016 | Gares | 42,00 | Uko egitea |
22/2016 | Corella | 41,91 | Uko egitea |
23/2016 | Elo | 41,19 | Kreditu nahikorik ez |
6/2016 | Baztan | 41,11 | Kreditu nahikorik ez |
30/2016 | Villamayor de Monjardín | 40,97 | Kreditu nahikorik ez |
38/2016 | Cintruénigo | 40,97 | Kreditu nahikorik ez |
8/2016 | Orkoien | 40,74 | Kreditu nahikorik ez |
29/2016 | Mendabia | 40,55 | Kreditu nahikorik ez |
1/2016 | Arbizu | 40,31 | Kreditu nahikorik ez |
36/2016 | Ablitas | 40,24 | Kreditu nahikorik ez |
15/2016 | Longida | 39,29 | Kreditu nahikorik ez |
21/2016 | Artaxoa | 39,21 | Kreditu nahikorik ez |
26/2016 | Garinoain | 38,97 | Kreditu nahikorik ez |
40/2016 | Ledea | 38,95 | Kreditu nahikorik ez |
9/2016 | Caparroso | 38,68 | Kreditu nahikorik ez |
31/2016 | Cabredo | 38,29 | Kreditu nahikorik ez |
39/2016 | Auritz | 37,48 | Kreditu nahikorik ez |
33/2016 | Murillo el Fruto | 34,05 | Kreditu nahikorik ez |
34/2016 | Oltza Zendea | 34,05 | Kreditu nahikorik ez |
12/2016 | Galar | 30,62 | Kreditu nahikorik ez |
7/2016 | Zuñiga | 27,99 | Kreditu nahikorik ez |
42/2016 | Untzue | 25,00 | Kreditu nahikorik ez |
2/2016 | Azagra | - | 2.a oinarriko baldintzak ez betetzea |
18/2016 | Goizueta | - | 2.b oinarriko baldintzak ez betetzea |
24/2016 | Imotz | - | 2.b oinarriko baldintzak ez betetzea |
Iragarkiaren kodea: F1610915