3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-S-794
Canteras Oskia, SAk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: Canteras Oskia SL.
Xedea: harrobi bateko hondakin urak isurtzeko baimena.
Ibilgua: Gulia, erreka (Arakil ibaia).
Unitate hidrogeologikoa: Irati Garaia.
Isurketa eginen den udal mugapea: Itza (Nafarroa).
Harrobitik eta haren ukipen-eremutik isurtzen diren uren bolumena 8.100 m³-koa da urtean; bi dekantazio putzuk osatutako sistema batean tratatuko dira. Bulegoen eraikinetik datozen ur sanitarioek 270 m³-ko bolumena dute urtean, eta hobi septikoan eta iragazki biologikoan tratatuko dira.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2016ko irailaren 14an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1610896