191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-S-795

Navarra de Infraestructuras Locales, S.A.k (NILSA) honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Navarra de Infraestructuras Locales, S.A. (NILSA).

Xedea: Tuterako ekaitzetarako tanketik isuri-urak ateratzeko sistema hobetzeko saneamendu lanetarako baimena.

Ibilgua: Ebro ibaia.

Udalerria: Tutera (Nafarroa).

Baimen-eskaeraren xedea NILSAk 2016ko otsailean egindako txosten honetan deskribatutako lanak dira: "Tuterako ekaitzetarako tanketik isuri-urak ateratzeko sistemaren hobekuntza".

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2016ko irailaren 13an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1610891