191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITIBAR

2. poligonoko 46, 48 eta 49. lurzatietako finken normalizazioa Naxurietan. Hasierako onespena

Untzitibarko Udalak, 2016ko irailaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea AA-NAJ-10 unitateko finken normalizazioa (Naxurietako 2. poligonoko 46, 48 eta 49. lurzatietan), José Luis Beruete Agudok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Untzitin, 2016ko irailaren 21ean.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1610825