2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Udalak, 2008ko urriaren 7ko osoko bilkuran “Elektrizitatea eta gasa ekoiztea eskualdeko abeltzaintzako ustiategietako hondakinak (mindak) bildu eta ondoren tratatuz” jarduera garatzeari dagokionez, hartutako erabakiaren ondorioak aldi baterako etetea
Udalak, 2016ko irailaren 1eko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen aldi baterako etetea 2008ko urriaren 7ko osoko bilkuran “Elektrizitatea eta gasa ekoiztea eskualdeko abeltzaintzako ustiategietako hondakinak (mindak) bildu eta ondoren tratatuz” jarduera garatzeari dagokionez, hartutako erabakiaren ondorioak.
Erabaki hau interesdunei jakinarazteko, iragarki hau argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-oholean eta hedapenerako gainerako udal baliabideetan (web orria eta abar).
Erabaki honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:
1. Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman duen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.
2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, 26/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Epaitegian aurkeztuko baitira.
Larraintzarren (Ultzama), 2016ko irailaren 1ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1610890