191. ALDIZKARIA - 2016ko urriaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Aldaketa Planeamendurako Arau Subsidiarioetan
(determinazio xehakatuak). Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2016ko irailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen “Ultzamako Udal Plan Orokorra Gorrontz-Olanoko UE.0.2 exekuzio unitatean aldatzeko espedientea (determinazio xehakatuak)”, José Luis eta Juan José Ostiz Zarranzek sustatua. Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 49, 78.2, 79.3, eta 81.1 artikuluek eta horiekin bat heldu direnek xedatzen dituzten ondorioetarako.

Larraintzarren, 2016ko irailaren 1ean.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1610826