2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARI
1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
Aurrekontuan 1/2016 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2016ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
GASTUAK:
KONTU-SAILAREN KODEA | KONTZEPTUA | ALDATU BEHARREKO ZENBATEKOA |
Kreditua handitzea |
321.60901 | Urbanizazioa eta ikastetxe berriaren sarbideak, 2016ko aurrekontutik | 200.000 |
GUZTIRA | 200.000 |
SARRERAK:
KONTU-SAILAREN KODEA | KONTZEPTUA | ALDATU BEHARREKO ZENBATEKOA |
VII Kapital transferentzien bidezko diru-sarrerak |
750.30 | “Diru-laguntza ikastetxe berriaren sarbideak eta lurzatian harguneak egiteko” | 200.000 |
GUZTIRA | 200.000 |
Erronkarin, 2016ko irailaren 22an.–Alkatea, Aitor Garmendia Eizagirre.
Iragarkiaren kodea: L1610868